LibreOffice 26.2 laguntza
Azpimenuak, dokumentuan kurtsorearen uneko kokapenean txertatu daitezkeen eremu mota arruntenak zerrendatzen ditu. Erabilgarri dauden eremu guztiak ikusteko, aukeratu Eremu gehiago.
Uneko orrialdearen zenbakia txertatzen du, eremu gisa, kurtsoaren kokalekuan. Ezarpen lehenetsian Orrialde-zenbakia karaktere-estiloa erabiltzen du.
Uneko data eremu gisa txertatzen du. Data-formatu lehenetsia erabiltzen da, eta data ez da automatikoki eguneratzen.
Uneko ordua eremu gisa txertatzen du. Ordua sistema eragileko sistema-ezarpenetik zuzenean hartzen da. Ordu-formatu finkoa aplikatzen da, eta hori ezin da F9 funtzio-tekla erabiliz eguneratu.
Dokumentu-propietateetan zehaztutako titulua eremu gisa txertatzen du. Eremu horrek Fitxategia - Propietateak - Azalpena menuko Titulua eremuan sartutako datuak bistaratzen ditu.
Inserts the name of the person who created the document here as a field. The field applies the entry made under LibreOffice - PreferencesTools - Options - LibreOffice - User data.
Dokumentu-propietateetan zehaztutako gaia eremu gisa txertatzen du. Eremu horrek Fitxategia - Propietateak - Azalpena menuko Gaia eremuan sartutako datuak bistaratzen ditu.
Eremu bat txertatzen du kurtsorearen uneko kokagunean. Elkarrizketa-koadroak erabilgarri dauden eremu guztiak zerrendatzen ditu.